XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zabortegiari zegokionez, aurreko egunetan izandako istiluengatik edo, bazirudien agintariak ez zirela aurrerapausorik ematera ausartzen.

- Hala ere, erne esan zien apaizak, gutxien espero duzuenean, parkean izango dituzue-eta hondeamakinak.

- Horretaz hitz egiten jarraitzen baduzue, moztu egin beharko dut elkarrizketa esan zuen bisita zaintzen ari zen jagoleak.

Bitartean, Baltasar magoa, Austerlitz epotxa eta zirkuko gainerako kideak kezkatuta zeuden: Baltasar, zirkua kangururik gabe geratu zelako, baita Zotzengan loratutako bere amets hark mutilarekin nola edo hala lotzen zuela uste zuelako ere;

eta Austerlitz, Zotzen begiekin gogoratzen zelako: izan ere, baziren, hor nonbait, berak kanguruari jaurtitzen zizkionak baino dardo eraginkorragoak, ikustezinak izan arren itua bete-betean asmatzen zutenak... eta berak halako bat baitzuen bihotzaren erdian landaturik eta ezin kendurik.

- Ideia bat daukat! esan zion, buruari mila bira eragin ondoren, Austerlitzek Baltasar magoari, ilunabarrean.

- Zergatik ez diogu mutilari gurekin lan egiteko esaten?

- Bera ere epotxa da, eta bikote bikaina osatuko genuke biok!